XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pazko-irurreneko Eukaristia nagusia da eta or ospatzen dugu Kristoren nekaldi salbagarriaren, illen artetik piztearen eta zeruratze miragarriaren oroigarria (oroipen eta presentzia), Aren azken etorrera itxaroten dugun bitartean.

Meza-liburuak zati bakoitzari ezarri dizkion oarpenak gaiaz aberatsak eta orientagarriak dira (ikus 8, 22, 38... zz.).

Batzar-buruak berak egitea da bidezkoa, batzar bakoitzari egokituz bear denean.

Beste oarpenak monitoreak egiten ditu eta beti bezala laburrak eta argiak izatea komeni da.

Pazko-igandea, Pazko-aldiko igandeak eta urtean zearreko igandeak

Pazko-igandea Jaunaren piztueraren egun santua da, orregatik kristauok urteko igande bakoitzean jai egiten dugu eta areago Pazko-urtemuga den igande onetan.

Liturgiarentzat igande ori urteko igandeen artean leen igandea da, urteroko Pazkoaren igandea, jaien jaia.

Igande onetako Eukaristiak egiazki nagusiak, elkartean eta jai-giroan ospatuak izatea komeni da, nolabait Pazko-gaubeillako Mezaren antzekoak, kristau askok ez bait dute Gau santuko ospakizun orretan parteartzen.

Pazko-aldiko igandeak ez dira Pazko-ondorengo igande, baizik-eta Pazko-igandea, eta Piztuera-igandearen ondoren Pazko-aldiko II, III, IV, V, VI, eta VII igandea deitzen dira; Pentekostes-igandeak burutzen du 50 egunetako aldi sakratu au LUAO 23 z.

Pazko-aldiko 8 igande ditugu, beraz, jai-giro eta batasun aundiaz ospatu bear direnak jaiegun bakar bat, eta areago, igande aundi bat balira bezala LUAO 22 z.

Urtean zearreko beste igandeetan, aste bakoitzaren leen egunean, kristauok apostoluengandiko tradizioari jarraituz, asteroko Pazkoa ospatzen dugu.